XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezkonberriak, bein bazkaria bukatutakoan, arratsalde erdi aldera, eztaiondo on bat igarotzera joan eta bukatu itun ango iskanbillak.

Urrengo astelenean asi uan lanean arrobian.

Illunetik illunera lan egiten ziteken orduan, sos pixar batzuk irabazteko pozean, eta jendea ez uan oartu ere, bibote aundi ura ostatu artan apupillo zegonik.

lgandea etorri zanean, an azaldu uan, Antoni ta etxeko alabei lagunduz, bere arrebak zizkin ta.

Joxek zer ikusi gutxi zeukaken tabernako lanetan.

Arek baratzako ta ukulluko lana zeramakiken eta gutxi azaltzen uan ostatuan.

Etxeko semea balitz bezela zebilleken Txori, bear zanean lagunduz, batez ere puska astunak ziranean.

Bestela, alkate anaiengana joango uan.

Aiek andik aldegiten zuten arte, pake-pakean musean jardungo zin.

Antoni oartu uan aien adiskide miña, itxuraz beñepin, egin zala, eta etzitzaioken ondo iruditzen.

Bein ala esan zioken: - Ondo ezagutzen al dituk oiek?.

Bai, Antoni.

Zuk uste dezun baño obeto.

Berak esanta, denaren berri badakit.

Baña oraindik obeto ezagutu nai ditut.